GPS hartzailea
Zure gailuak ez dauka barneko GPS hartzailerik. GPS
konexioa behar duten aplikazioak erabiltzeko, erabili
kanpoko GPS hargailu bateragarri bat (bereiz saldutako
osagarria).
50 Aplikazioak
Kanpoko GPS hargailu bat erabili
1 Kargatu guztiz zure GPS hargailu bateragarria eta piztu
ezazu.
2 Konfiguratu telefonoaren eta GPS hargailuaren arteko
Bluetooth konexio bat.
3 Kokatu GPS hargailua zeruaren ikuspegi garbia izateko
moduan.
4 Ireki Mapak aplikazioa eta hautatu kanpoko GPS
hargailua.
Kanpoko GPS hargailua telefonoarekin parekatu ondoren,
baliteke hainbat minutu igarotzea telefonoak uneko
kokapena erakutsi arte.
Halaber, Mapak aplikazioa GPS hargailurik gabe erabil
dezakezu mapak arakatzeko, helbideak eta kokapenak
bilatzeko eta ibilbideak antolatzeko.
Aplikazioak 51