Mapak aplikazioari buruz
Telefonoan edo sartutako memoria-txartelean mapak
erabilgarri badaude, horiek araka ditzakezu Interneteko
konexiorik gabe. Gailuan jadanik deskargatutako mapetan
ez dagoen gune berri batean nabigatuz gero, gune horren
mapa bat Internetetik deskargatuko da automatikoki.
Baliteke sargune bat hautatzeko eskatzea, Interneteko
konexioarekin erabiltzeko.
Mapak deskargatzean datu kantitate handiak igor daitezke
zure zerbitzu hornitzailearen sarearen bidez. Datuak
igortzeko tarifei buruzko informazioa jasotzeko, jo ezazu
zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Nokia Map Loader PC softwarea ere erabil dezakezu
telefonoan mapak deskargatzeko. Nokia Map Loader
ordenagailu bateragarri batean instalatzeko, ikus
www.nokia.com/maps helbidea.
Hautatu
Menua
>
Aplikazioak
>
Mapak
eta aukera
hauetariko bat:
48 Aplikazioak
Azken mapa — Ireki azkenik bistaratutako mapa.
Bilatu helbidea — Bilatu helbide jakin bat.
Gordet. kokap. — Bilatu telefonoan gorde duzun
kokapenen bat.
Azk. kokapenak — Ikusi arakatu dituzun kokapenak.
Uneko kokap. — Ikusi zure uneko kokapena, GPS
konexiorik erabilgarri badago.
Planeatu ibilb. — Antolatu ibilbide bat.
Zerbitzu gehig. — Erosi nabigaziorako lizentzia bat.
Ezarpenak — Zehaztu ezarpenak.
Ia mapa digital gehienak neurri batean edo bestean
zehaztu gabe edo osatu gabe daude. Ez oinarritu telefono
honetan ematen diren mapetan soilik.