Nokia Map Loader
Nokia Map Loader ordenagailurako aplikazioarekin,
mapak eta ahots bidezko gidaritza-fitxategiak Internetetik
deskarga ditzakezu. Telefonoa memoria nahikoa duen
memoria-txartela sartu behar duzu. Mapak aplikazioa
erabili behar duzu eta mapak behin behintzat arakatu
Nokia Map Loader erabili aurretik, Nokia Map Loader
aplikazioak Mapak aplikazioaren historiaren informazioa
erabiltzen duelako mapen zein bertsio deskargatu behar
duen egiaztatzeko.
Aplikazioak 49
Nokia Map Loader instalatzeko, zoaz www.nokia.com/
maps helbidera eta jarraitu bertako argibideak.
Mapak deskargatu Nokia Map Loader aplikazioarekin
1 Konektatu telefonoa ordenagailura USB datu-kable
bateragarri baten edo Bluetooth konexio baten bidez.
Datu-kable bat erabiliz gero, hautatu PC Suite USB
konexio-metodo gisa.
2 Ireki Nokia Map Loader zure ordenagailuan.
3 Hautatu kontinentea eta herrialdea edo eskualdea.
4 Hautatu mapak edo zerbitzuak eta deskargatu eta
instalatu telefonoan.
Nokia Map Loader aplikazioaren Zerbitzua fitxan,
nabigaziorako eta trafikoaren informaziorako lizentziak
eta bidai-gidak eros ditzakezu, bai eta mapak deskargatu
ere.