Datuen paketeak
General Packet Radio Service (GPRS) delakoa telefono
mugikorrei datuak internet protocol (IP) delakoan
oinarritutako sarearen bitartez bidaltzea eta jasotzea
ahalbidetzen duen sareko zerbitzua da.
Zerbitzua nola erabili jakiteko, hautatu
Menua
>
Ezarpenak
>
Konektagarrit.
>
Pakete-datuak
>
Pakete-datu konex.
eta ondorengo aukeretatik:
Behar denean — datuen paketearen konexioak ezartzeko
aplikazioren batek hori behar duenean. Aplikazioa
bukatzen denean, konexioa eteten da.
Beti sarean — telefonoa pizten duzunean, datuen
paketearen sareari automatikoki konektatzeko
Zure telefonoa erabil dezakezu modem gisa Bluetooth
teknologiarekin bateragarria den ordenagailua
konektatzeko. Gehiago jakiteko, begiratu Nokia PC Suite-
aren dokumentazioan.