Haririk gabeko Bluetooth teknologia
Bluetooth teknologiarekin telefonoa Bluetooth gailu edo
osagarri bateragarrietara konekta dezakezu irrati uhinak
erabiliz, bi gailuen artean 10 metro (32 oin) baino gehiago
ez badaude.
Hautatu
Menua
>
Ezarpenak
>
Konektagarrit.
>
Bluetootha
.
Bluetooth konexio bat ezarri
1 Hautatu
Nire telefonoaren iz.
, eta sartu telefonoaren
izena.
2 Hautatu
Bluetootha
>
Piztuta
. ikurrak Bluetooth
konexioa aktibatuta dagoela adierazten du.
3 Telefonoa audio-osagarri batera konektatzeko,
hautatu
Konekt. audio-osag.
eta telefonoarekin
konektatu nahi duzun gailua.
4 Telefonoa bere barrutian dagoen Bluetooth gailu
batekin konektatzeko, hautatu
Gailu parekatuak
>
Gehitu gailu berr.
.
Joan aurkitutako gailura, eta hautatu
Gehitu
.
Sartu pasakodea (gehienez 16 karaktere) telefonoan,
eta baimendu konexioa beste Bluetooth gailuan.
Segurtasunak kezkatzen bazaitu, desaktibatu Bluetooth
funtzioa, edo
Nire telef. ikuspena
eremuan hautatu
34 Ezarpenak
Ezkutatuta
. Onartu soilik fidagarriak iruditzen zaizkizun
gailuen Bluetooth konexioak.
Konektatu PCa Internetera
Bluetooth teknologia erabil dezakezu PC bateragarriak
Internetera konektatzeko, PC Suite softwarea erabili gabe.
Telefonoak Internetera konektatzeko gai izan behar du
(sareko zerbitzua), eta PCak Bluetooth teknologia onartu
behar du. Telefonoaren sareko sarbide-puntuaren (NAP)
zerbitzura konektatu ondoren, eta PCa parekatu ondoren,
telefonoak automatikoki irekitzen du Interneterako datu-
pakete konexioa.
Telefonoa Bluetooth zehaztapenarekin bateragarria da 2.1
+ EDR, eta ondorengo profil hauek onartzen ditu: Dial-up
Networking Profile (DUN) FileTransfer Profile (FTP) General
Access Profile (GAP) Generic Object Exchange Profile (GOEP)
Handsfree Profile (HFP) Headset Profile (HSP) Object Push
Profile (OPP) Phonebook Access Profile (PBAP) Serial Port
Profile (SPP) Service Discovery Application Profile (SDAP)
SIM Access Profile (SAP) . Bluetooth teknologia onartzen
duten beste gailu batzuekiko operatibitatea ziurtatzeko,
modelo honetarako Nokia konpainiak onartutako osagarri
homologatuak erabili behar dira bakarrik. Beste gailuen
fabrikatzaileekin egiaztatu gailu horiek telefono honekin
bateragarriak ote diren.
Ezarpenak 35
Bluetooth teknologia darabilten funtzioek bateria indar
gehiago behar dute eta, beraz, bateriaren iraupena
murrizten dute.