
Zure telefonoa
Gida honetan deskribatzen den haririk gabeko telefonoa
homologatuta dago. Sareei buruzko informazio gehiago
jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Baliteke telefonoak laster-markak eta Interneteko
hirugarrenen guneetarako estekak instalatuta izatea;
beraz, hirugarrenen guneetan sartzeko aukera izan
dezakezu. Hauek ez daude Nokia konpainiarekin afiliatuta
eta Nokia konpainiak ez du hauen inolako erantzukizunik
bere gain hartzen. Gune hauetan sartzen bazara, kontutan
hartu segurtasuna eta edukiak.
Abisua:
Iratzargailua ez beste aukerarik erabiltzeko, telefonoak
piztuta egon behar du. Ez piztu telefonoa, haririk gabeko
gailuen erabilerak interferentziarik edo arriskurik sor
badezake.
Telefonoa erabiltzeko garaian, bete lege guztiak eta
errespetatu tokian tokiko ohiturak eta besteen
pribatutasun eta legezko eskubideak, copyright
eskubideak barne. Copyright babesa dela eta, argazkiak,
6
Informazio orokorra
GSM 850, 900, 1800, 1900 MHz sareak erabiltzeko

musika eta bestelako edukiak kopiatu, aldatu, igorri edo
bidali edo birbidaltzea galarazita egon liteke.
Telefonoan gordetako informazio garrantzitsuaren
segurtasun-kopiak egitea edo informazio hori idatziz
gordetzea gomendatzen da.
Beste edozein gailutara konektatu aurretik, gailu horren
erabiltzaile-gida irakurri, segurtasunari buruzko
xehetasunen berri jasotzeko. Ez konektatu produktu
bateraezinik.
Baliteke gidako irudiak zure telefonokoen berdinak ez
izatea.
Jo ezazu erabiltzailearen gidara zure gailuari buruzko
informazio garrantzitsu gehiago izateko.