Nokia Mail
Sartu zure posta-kontuan telefonoarekin mezu
elektronikoak irakurtzeko, idazteko eta bidaltzeko. Posta
elektronikoaren aplikazioa eta SMS posta-funtzioa ez dira
gauza bera.
Posta erabiltzeko gai izan aurretik, posta zerbitzu-
hornitzaile baten posta-kontu bat izan behar duzu.
Erabilgarritasunari eta ezarpenei buruzko informazioa
jasotzeko, jarri harremanetan zure zerbitzu-
hornitzailearekin. Posta elektronikoa konfiguratzeko
ezarpenak konfigurazio-mezu gisa jaso ditzakezu.