
Testu mezuak
Zure telefonoak mezu bakarreko muga gainditzen duten
mezuak onartzen ditu. Mezu luzeagoak bi mezu edo
gehiagotan banatuta bidaltzen dira. Zerbitzu-
hornitzaileek bidalitako mezu kopuruen arabera kobratu
ohi dute. Azentu-markak, bestelako ikurrak edo zenbait
hizkuntzen aukerak leku gehiago hartzen dute, eta mezu
batean bidal daitekeen karaktere kopurua murriztu egiten
da.
Gelditzen den karaktere kopurua eta bidalketarako behar
den mezu kopurua erakusten dira.
Mezuak bidaltzeko, mezularitza zentro zenbaki zuzena
gailuan gordeta egon behar da. Normalean, zenbaki hau
lehenespen gisa ezarrita dago SIM txartelean.
Zenbakia eskuz zehazteko, jarraitu urrats hauek:
1 Hautatu
Menua
>
Mezularitza
>
Gehiago
>
Mezu-
ezarpenak
>
Testu mezuak
>
Mezu-zentroa
.
2 Sartu zerbitzu-hornitzaileak emandako izena eta
zenbakia.