
Arreta eta mantenimendua
Zure telefonoa diseinu eta fabrikazio bikaineko produktu bat da, eta kontuz erabili
behar da. Hurrengo proposamen hauek garantiaren estaldura babesten lagunduko
dizute.
•
Telefonoa lehor manten ezazu. Euriak, hezetasunak eta mota guztietako
likidoek edo egoera bustiek, zirkuitu elektronikoak erdoil ditzaketen mineralak
izan ditzakete. Zure gailua bustiz gero, atera bateria, eta utz iezaiozu guztiz
lehortzen berriz jarri baino lehen.
•
Ez erabili edo gorde telefonoa toki zikin edo hautsez betetako tokietan. Atal
higikorrak eta osagarri elektronikoak honda daitezke.
•
Ez ezazu telefonoa toki beroetan gorde. Tenperatura altuek gailu elektronikoen
iraupena laburtu, bateriak hondatu eta plastiko batzuk deformatu edo urtu
ditzakete.
•
Ez ezazu gorde gailua toki hotzetan. Gailua bere tenperatura normalera
bueltatzen denean, barruan hezetasuna sor dakioke, eta horrek, zirkuitu
elektronikoen plakak honda ditzake.
•
Ez zaitez telefonoa gida honetan azaltzen ez den modu batean zabaltzen saiatu.
•
Ez ezazu utzi telefonoa lurrera erortzen; ez kolpatu edo astindu telefonoa. Modu
zakarrean erabiliz gero, barruko zirkuituen plakak eta atal hauskorrenak apur
daitezke.
•
Ez ezazu erabili produktu kimiko kaltegarririk, disolbatzailerik edo garbigarri
gogorrik telefonoa garbitzeko.
•
Ez ezazu telefonoa margotu. Margoak atal mugikorrak buxatu eta
funtzionamendu egokia galarazi dezake.
Produktu- eta segurtasun-informazioa 61

•
Telefonoarekin batera hornitu edo homologatutako ordezko antena soilik
erabili. Baimenik gabeko antena, aldaketa edo atxikitako elementuek, gailua
hondatu eta irrati tresnen araudien urratze bat suposa ditzakete.
•
Kargagailua beti toki baten barruan erabili, ez aire librean.
•
Sor ezazu beti gorde nahi duzun datuen segurtasun kopia bat, kontaktu eta
agendako oharrak, esaterako.
•
Noizean behin telefonoa berrezarri eta honen etekinik onena ateratzeko, itzal
ezazu telefonoa eta ken iezaiozu bateria.
Gomendio hauek berdin balio dute telefono, bateria, kargagailu edo beste edozein
osagarrirentzat. Telefonoren bat ongi ez badabil, eraman ezazu zure inguruan
dagoen baimendutako zerbitzu-gunera.