
Birziklatu
Erabilitako produktu elektronikoak, bateriak eta paketatze materialak beti dagokien
bilketa tokietara eraman. Honela kontrolik gabeko hondakinen erauzketa ekiditen
lagunduko duzu eta birziklatzea bultzatu. Produktu hornitzaileak, tokiko zabortegi
arduradunek, produkzio ardurako erakunde nazionalek eta tokiko Nokia
konpainiaren ordezkariek xehetasun gehiago eskain diezazkizukete. Ikus Nokia
produktuak birziklatzeko bideak www.nokia.com/werecycle helbidean edo, mugikor
batekin arakatuz gero, www.nokia.mobi/werecycle helbidean.
Telefonoan, dokumentazioan edo kaxan agertzen den gurutze batez estalitako
zaborrontziak produktu elektrikoak edo elektronikoak, bateriak eta metagailuak
funtzionatzeari uzten diotenean biltegi berezietara eraman behar direla
gogorarazten du. Eskakizun hau Europar Batasunean bete behar da. Produktu hauek
ezin dira sailkatu gabeko udal-zabortegietan bota. Ingurumenari buruzko informazio
gehiagorako, ikus produktuaren ekologia agiria www.nokia.com/environment
helbidean.
62 Produktu- eta segurtasun-informazioa