Balizko ingurune leherkorrak.
Itzali telefonoa leherketa arriskua dagoen edozein ingurutan eta errespetatu
argibide eta seinale guztiak. Ibilgailuaren motorra itzali beharreko guneak ere
leherketa arriskudun ingurutzat hartzen dira. Inguru hauetan sor litezkeen txinpartek
suteak edo leherketak eragin ditzakete eta, hauen ondorioz, zauriak edo heriotza.
Itzali telefonoa gasolindegietan, batez ere gasolina-hornigailuen inguruan.
Errespetatu irrati uhinak darabiltzaten tresnei buruzko arauak, gasolindegietan,
erregai biltegietan, fabrika kimikoetan edo leherketak gauzatzen diren inguruetan.
Leherketa arriskuko inguruak ongi seinaleztatu egon ohi dira, baina ez beti. Inguru
hauen artean aipagarriak dira itsasontzietako kubiertak, produktu kimikoen
garraioak edo biltegiak, edo airean partikula kimikoak, adibidez, hautsa, granaila edo
metal-hautsa dauden inguruak. Fabrikatzaileengana jo erregai likidoak (butanoa,
propanoa etab.) darabiltzaten ibilgailuen edo tresnen inguruan telefonoa erabiltzea
segurua den jakiteko.