
Ibilgailuak
RF seinaleek ibilgailuetan gaizki instalatutako edo gaizki babestutako sistema
elektronikoetan eragina izan dezakete, hala nola, erregaiaren injekzio sistema
elektronikoetan, balazten blokeoa saihesteko sistema elektronikoetan, abiaduraren
kontrol sistema elektronikoetan edo airbag sistemetan. Informazio gehiagorako, jo
zure ibilgailuaren fabrikatzailearengana edo ordezkariarengana gehitutako
osagarriak egiaztatzeko.
Langile kualifikatuek soilik ikuska ditzakete telefonoak eta ibilgailuetan instalatu.
Instalazioa edo beste edozein zerbitzu gaizki burutzea arriskutsua izan daiteke eta
64 Produktu- eta segurtasun-informazioa

telefonoaren bermea baliogabe dezake. Egiaztatu erregularki ibilgailuan
instalatutako hari gabeko osagarriek behar bezala funtzionatzen dutela. Ez gorde edo
eraman likido sukoiak, gasak edo material lehergarriak telefonoa, haren zatiak edo
osagarriak daramatzazun toki berean. Airbagak dituzten ibilgailuetan, gogoan izan
airbagak indar handiz puzten direla. Ez ezarri inolako objekturik, ez hari gabeko
osagarri eramangarri edo instalaturik airbagaren inguruan edo airbaga irekitzen den
lekuan. Ibilgailurako hari gabeko osagarriek, behar bezala kokatuta ez badaude eta
airbaga puzten bada, zauri larriak eragin ditzake.
Hegazkinez bidaiatzerakoan debekatua dago telefonoa erabiltzea. Itzali telefonoa
hegazkinera igo aurretik. Hari gabeko gailuak hegazkinean erabiltzea arriskutsua
izan daiteke hegazkinaren funtzionamendurako, hari gabeko telefono sarea eten
dezakeelako eta legez kanpokoa izan daitekeelako.