
Inguru eragilea
Telefono honek irrati frekuentzien aurrean jasan daitezkeen arriskuei buruzko
arautegia betetzen du, betiere, belarriaren ondoan posizio normalean erabiltzen
dagonean. Telefonoa gorputzarengandik hurbil zorro babesle batean, gerriko
poltsatxo batean edo euskarri batekin erabiliz gero, honek ez luke metalik eraman
behar eta telefonoa gorputzetik aurrez aipatutako distantziara eraman beharko
zenuke.
Datu fitxategiak edo mezuak bidaltzeko, telefono honek kalitate honeko sare
konexioa eskatzen du. Kasu batzuetan, datu fitxategi edo mezuen igorpenak atzeratu
egin daitezke konexio egokia erabilgarria egon arte. Ziurta ezazu gorago aipatutako
banatze distantzien jarraibideak betetzen direla igorpena bukatu arte.
Telefonoaren atal batzuk magnetikoak dira. Telefonoak material metalikoak erakar
ditzake. Ez itzazu jarri kreditu txartelak edo beste biltegiratzeko modu magnetikorik
gailuarengandik hurbil; bestela, gordetzen duen informazioa ezabatu daiteke.