
Larrialdi deiak
Garrantzitsua: Telefono mugikorrek, telefono hau barne, irrati-seinaleak, haririk
gabeko eta lehorreko sareak eta erabiltzaileak programatutako funtzioak erabiliz
funtzionatzen dute. Zure gailuak Internet bidezko ahots-deiak onartzen baditu
(interneteko deiak), mugikorra eta interneteko telefonoa biak aktibatu. Honela,
telefonoak larrialdi deiak egiteko mugikorraren sarea eta Internet-hornitzailea
Produktu- eta segurtasun-informazioa 65

erabiliko ditu aktibatuta badaude. Ez da uneoro konektatzeko aukera izatea
ziurtatzen. Ez zaitez inoiz egon telefono mugikor baten menpe komunikazio
garrantzitsuetarako, adibidez, osasun larrialdi baterako.
Larrialdiko deiak egiteko:
1
Telefonoa itzalita baldin badago, piztu ezazu. Seinaleak behar besteko indarra
daukan begiratu. Telefono motaren arabera, baliteke ondorengoak ere egin
behar izatea:
•
SIM txartel bat sartu, telefonoak bat badarabil.
•
Aktibatu dituzun zenbait dei murrizketa ezgaitu.
•
Profila hegaldi edo lineaz kanpoko modutik modu aktibo batera aldatu.
2
Sakatu “Bukatu” (“End”) tekla behar bezain beste, bistaratutakoa ezabatu eta
gailua deietarako prest jartzeko.
3
Sartu zauden tokiko larrialdi zenbaki ofiziala. Larrialdi zenbakiak tokiaren
arabera alda daitezke.
4
Sakatu deitzeko tekla.
Larrialdi dei bat egitean, eman ezazu beharrezko informazio guztia ahalik eta
zehatzen. Zure gailu mugikorra komunikatzeko modu bakarra izan daiteke istripu bat
dagoen tokian. Deia ez bukatu hori egiteko baimenik ez den bitartean.