Nokia 7020 - Ziurtagiri informazioa (SAR)

background image

Ziurtagiri informazioa (SAR)
Telefono honek irrati uhinekiko arriskuari buruzko arauak betetzen ditu.

Zure telefono mugikorra irrati-igorlea eta irrati-hargailua da. Araudi internazionalek

gomendatzen duten irrati uhinekiko arrisku egoerara ez heltzeko diseinatua dago.

Araudi hauek ICNIRP elkarte zientifiko independenteak garatu ditu eta pertsona

guztiak babesteko marjina daukate, adina edo osasuna kontutan izan gabe.

Telefono mugikorren arriskuen kontrako araudiak Berariazko Absortzio Tasa (Specific

Absorption Rate) edo SAR moduan ezagutzen den neurri unitate bat erabiltzen du.

66 Produktu- eta segurtasun-informazioa

background image

ICNIRP araudian ezartzen den SAR limitea 2.0 watt/kilogramo (W/kg)-koa da, 10

gramoko ehunean erabilita batezbeste. SAR probak funtzionamendu posizio

estandarretan egiten dira, telefonoak potentzia mailarik altuenean transmititzen

duen bitartean probatutako frekuentzia banda guztietan. Funtzionatzen ari den

telefono baten kasuan kasuko SAR maila, gehiengo balioaren azpitik egon daiteke,

zeren telefonoa sarea atzitzeko behar duen indarra erabiltzeko bakarrik diseinatuta

baitago. Kantitatea faktore batzuen arabera alda daiteke, adibidez, sare estazio gune

batekiko zein hurbil zauden.

SAR balio altuena ICNIRP araudien arabera telefonoa belarrian erabiltzeko honakoa

Telefonoaren osagarriak erabiltzeak SAR balio ezberdinak eman ditzake. SAR balioak

proba eta informazio nazionalen eskakizunen eta sareko bandaren araberakoak izan

daitezke. SAR-i buruzko informazio gehiago jasotzeko kontsultatu ezazu produktuari

buruzko informazioa helbide honetan: www.nokia.com.